Bekak
Eginaz ikasi

Gaztedi Busturialdea Bekak 2024: lanekoak ez diren praktika ordainduak

INFORMAZIO OROKORRA ETA EPEA

Gaztedi Busturialdea proiektuak hiru beka berri eskainiko ditu 2024an, lanekoak ez diren praktika ordainduetarako, eskualdeko gazte langabeei zuzenduta, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko gaitasunak garatzeko, enpresetan entrenatzeko guneen bidez.

Busturialdeko gazte langabeak eskualdeko enpresekin konektatu nahi dira, esperientzia kualifikatzailea lor dezaten.

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, beka honeen bultzatzaileak dira, eta Lanbideren bitartez garatzen dira, "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea proiektuari esker.

Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei.

Beka horiei esker, eskualdeko gazteek ordaindutako lanekoak ez diren praktikak egin ditzakete Busturialdeko enpresetan, lehen lan-esperientzia eskuratzeko eta, ondorioz, lan-merkatura hobeto sartzeko.

Gaztedi Busturialdea bekek helburu bikoitza dute:

Gazteentzat:

  • Enplegagarritasuna hobetuko duten gaitasunak entrenatzea, enpresek proposatutako banakako prestakuntza-planen bidez eta programako teknikariek eta esleitutako eta enpresan tutoretza-lanetan trebatutako pertsonak gainbegiratuta.

Enpresentzat:

  • Talentua txertatzea eta garatzea ahalbidetuko dien ikaskuntza-espazioak sortzeko aukera ematea, eraldaketa eta etorkizuneko erronka estrategikoei erantzuteko.

Praktikak gehienez 5 hilabeteko iraupena izango du, astelehenetik ostiralera. Inola ere ez dira kontuan hartzen aparteko orduak, gaueko lana edo txandakako lana.

Bekadunak, praktikak egiten laguntzeko, beka bat jasoko du enpresatik. Bekaren hileko zenbateko garbia 900 eurokoa izango da.

Eskariak egiteko epea zabalik

Interesdunek Lanbiden izena emanda egon beharko dute, eta praktikaren eskaera eskualdeko gazteria zerbitzuen informazio bulegoetan izapidetu beharko dute.

Gaztedi Busturialdea beken helburua da eskualdeko gazteei lehen lan aukera bat eskaintzea, lan merkaturako sarbidea errazteko, eta, horrez gain, onuradunari prestakuntza ematea, lan kulturarekin eta kudeaketa prozesuekin ohitzea.

Onuradunek prestakuntza praktikoa egingo dute, dagokion prestakuntza-planean adierazitako eginkizunak betez eta enpresak tutore gisa izendatutako profesional batek gainbegiratuta.

Gaztedi Busturialdea proiektuak, 2012. urtean abian jarri zena, honezkero eskualdeko 73 gazte baino gehiagori aukera eman die Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktika ordainduak egiteko.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Gaztedi Busturialdea beka bat eskuratzeko interesa duten gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Udalerri hauetakoren batean erroldatuta egotea: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta (Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 'Gaztedi Busturialdea 2024' hitzarmena sinatu duten udalerriak).
  • 18 eta 25 urte bitartekoa izatea, biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).
  • Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
  • Unibertsitateko edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko titulua izatea, Doktoregoa, Lanbide-Heziketa, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagirietatik datorren gaztea izatea edo/eta azken urteko ikaslea.
  • Eskainitako jardueraren jarduera berean 3 hilabete baino gehiagoko lan-harremanik edo bestelako esperientzia profesionalik ez izatea.
  • Titulua lortu zenetik hiru urte baino gehiago igaro ez izana, edo bost urte, desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartu bada. Hala ere, hautagaiak 30 urte baino gehiago baditu, arau hori ez da aplikagarria.

Laster izango dituzu eskaintzak eskuragarri, eta bitartean zure datuak utz diezazkigukezu (burututako ikasketak jarri)

Kontaktua

    Lege oharra onartzen dut (ikusi)

    Non aurkitu gure bulegoak?