Busturialdeko Ekintzailetza Astea

Busturialdeko Gazte Enpresak sortzeko eta sendotzeko diru-laguntzak 2023

2023/9/18 gaztedi

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Xedea, lankidetzarako esparrua ezartzea da, «Gaztedi Busturialdea» proiektua garatzeko eta burutzeko, udalerri horietako gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko ‘Bizkaia Gazteak’ estrategiarekin bat etorriz.

1. XEDEA
Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan erroldatutako gazteek enpresak sortu eta honeek sendotzeko dirulaguntzak ematea.

2. ZUZKIDURA EKONOMIKOA
21.080,00 €

3. LAGUNTZAREN ONURADUNAK
Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrietan erroldatutako 35 urtetik beherako gazteak (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta/edo Sukarrieta).

4. LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2.500,00 € (Baldin eta eskaera egin arte egindako inbertsioa 600 €-tik gorakoa bada).

Dirulaguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira

5. BALDINTZAK
Laguntzen onuradun izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotea: 2022/01/01 – 2022/12/31, biak barne.
  • Edozein forma juridiko izatea.
  • Bazkideetako batek, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
    • Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez, EJZn alta eman aurreko urte jarraitu batean.
    • 36 urte bete barik izatea EJZn alta emandako datan.
  • EJZn eta LAABn alta emateak etengabea izan behar du hasierako alta-datatik laguntzen ebazpen-datara arte.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emateak eta Negozio Planak zuzeneko lotura izan behar dute.

6. ESKABIDEAK: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA, EPEA ETA MODUA

Eskabidea, sustatzaileak berak (edo sustatzaileetako batek) pertsonan eroan beharko du (ez da onartuko aholkularitza enpresek aurkeztutako dokumentaziorik).

Balorazio-irizpideak (I. Eranskina)
Eskaera bat baino gehiagoren artean berdinketa egotekotan, Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrien arteko banaketa bidezkoa izango dela bermatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sustatzailearen edo sustatzaileen NANa(k).
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Erakunde juridikoa denean, eraketa egiaztatzen duen agiria.
  • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiriak.
  • Bideragarritasun-plana eta negozio plana.
  • Langileen kontratuak, halakorik balego.
  • Minusbaliotasun-ziurtagiria, halakorik balego.
  • Zinpeko aitorpena (II. Eranskina).
  • Lan-eremuaren alokairu-kontratua edo salerosketaren dokumentazioa.

Laguntza eskatzeko epea:
Eskaera egiteko epea: 2023/09/18tik 2023/10/18era.
Ebazteko epea: 3 hilabete eskabidea aurkezteko epea amaitzen denetik.

Gaztedi Busturialdeak 20.000 euro banatu ditu eskualdeko 8 gazte-enpresa sendotzeko diru-laguntzetan

2022/10/27 gaztedi

Gaztedi Busturialdea proiektuak batzen dituen herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako gazteek enpresak sortu eta hauek sendotzeko diru-laguntzak banatu dira.

Guztira, 18 izan dira laguntzen lehen deialdira aurkeztutako Busturialdeko enpresak eta horietatik zortzik lortu dituzte diru-laguntzak:

  • Bermeoko Taho Rental (turismoa. Ontzien alokairua, ibilbideak…)
  • Mundakako Flow Mundaka (Surf denda)
  • Gernika-Lumoko Geroa Zentroa (fisioterapia, osasun eta errendimenduko zentroa)
  • Gernika-Lumoko La Fierbinti (janari denda)
  • Gernika-Lumoko Urdaifit (kirol zentroa)
  • Gernika-Lumoko Eroski Taberna (ostalaritza)
  • Gernika-Lumoko Amäika (interiorismo estudioa / diseinuko proiektuak)
  • Gernika-Lumoko Caos Estudio (argazkilaritza estudioa)

Onuradunak 35 urtetik beherako eskualdeko gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak

Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.

Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da. Diru-laguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira.

Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuek, Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten ekainean Gaztedi Busturialdea proiektua garatzeko eta gauzatzeko. Helburua, lankidetzarako esparrua ezartzea da, Busturialdeko udalerrietan gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko “Bizkaia Gazteak” estrategiarekin bat etorriz. Bada, diru-laguntza hauek hitzarmen honen barruan sartzen dira.

Busturialdeko Ekintzailetza Astea 2015

2017/5/29 gaztedi

Busturialdeko Ekintzailetza Astea burutu da 2015eko abenduaren 16tik 18ra eta bere helburuak hauek izan dira: ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdeko eskualdean lana eta aberastasuna bultzatzea eta eskualdeko ekonomia sustatzea. Horretarako, gai hauek jorratu dituzten mahai ingurua eta  hitzaldiak antolatu dira eta aste horri amaiera emateko, ‘Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren’ sari banaketa burutu da.

Ekintzailetza Astea abenduaren 16an hasi da Busturialdeko Enplegu Zerbitzuen buruzko hitzaldi batzuekin. Hitzaldi hauetan eskualdeko Lanbide, Behargintza, Lanbide Ekimenak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko arduradunek gazteentzako eskualdean dauden enplegu zerbitzuei buruz hitz egin dute.

Abenduaren 17an, berriz, eskualdeko gazte ekintzaileen mahai ingurua izan da. Horretan, eskualdeko lau ekintzailek parte hartu dute (Tribispe Baserria, AKA Garagardoa, Nanike Baserria eta Ganbara Hostel Bilbao) eta beraien esperientziak azaldu dituzte. Mahai ingurua Gernika-Lumoko Astran izan da.

Ekintzailetza Asteari bukaera emateko, ‘Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketa’ren sari banaketa burutu da Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00ean. Denetara, 15 enpresa ideia edo enpresa aurkeztu dira bigarren ediziora. Lehiaketa, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 6.000 € banatuko dira sarietan.

‘Ekintzailetza Astea’, Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Sailek antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

 

Busturialdeko Ekintzailetza Astea 2014

2017/5/29 gaztedi

2014ko abenduaren 14tik 19ra Busturialdeko I. Ekintzailetza Astea burutu da. Bertan, “Lana bilatzea, Lana da” programaren helburuekin jarraituz, hainbat ekintza aurrera eroan dira:

Hitzaldia: Bermeoaldeko Behargintza eta Urremendiren eskutik enpresak sortzeko orduan dauden diru-laguntza ezberdinak eta laguntzarako erakundeen gainekoa.

Tailerrak:
– Ekintzailetasun tailerra: “Ideiatik proiektura; ikasi zure proeiktua sortzen”, EGIZU-ren eskutik.
Design Thinking tailerra: Bezeroa definitu eta ideian sakondu (Business Model Canvas, Value Proposition -Canvas, Lean Startup…), OULDESIGN-en eskutik.
– Salmentak: “Proiektuak saldu”, T&D-ren eskutik.
Pitching tailerra: Beciclos.com taldearen eskutik.

 

Non aurkitu gure bulegoak?