Formación
Oferta formativa para el empleo

Curso de Lengua de Signos: Nivel II (B1)

  • Del 7 de mayo al 25 de junio
  • Gernika-Lumo
  • 08:30 - 12:30, de lunes a viernes
  • 140 horas (120 presenciales + 20 no presenciales)

Maiatzaren 7tik eta ekainaren 25era bitartean, Zeinu Hizkuntza ikastaroa emango da Gernikan-Lumon, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barne.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu + 20 ordu ez presentzial), Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Ikastaroaren edukia izango da aurkezpenak egiten ikastea eta agurrak edo zeinu-hizkuntzaren alfabeto daktilologikoa ikastea, besteak beste.

Ikastaroa gainditzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulu ofiziala jasoko dute

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Izena emateko epea maiatzaren 2ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Inscripción

Acepto el aviso legal (ver)

Non aurkitu gure bulegoak?