Formación
Oferta formativa para el empleo

Psicomotricidad relacional: igualdad de género y educación emocional

  • Del 20 de septiembre de 2017 al 9 de junio de 2018
  • Colegio Público Allende Salazar - Calle Zearreta 6 (Gernika)
  • Miércoles y viernes (17:00-20:00) y sábados (10:00-14:00)
  • 125 horas + prácticas obligatorias

NOTA: El curso se impartirá en euskera

2017/2018 ikasturtean, Busturialdeko gazteei zuzendutako “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” formazioa antolatu dute eskualdeko Gazteria Zerbitzuek ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barruan. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta Kuttun Psikologia eta Osasun Emozional Zentroko arduradunak eskainiko du ikastaroa. Uztailaren 6an, eguenan, ikastaroari buruzko zalantza eta galdera guztiak argitzeko asmoarekin, bi hitzaldi emango ditu, Gernikan eta Bermeon, 11:30ean eta 13:30ean, hurrenez hurren.

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko badira ere, formakuntza teorikoan uneoro egongo dira elkarrekintzan. Jaitsi hemen ikastaroko edukiak.

Formazioa 125 orduz osatua dago. Horietatik, 104 ordu aurrez aurreko saio teorikoak izango dira. Halaber, urte bukaeran eta bi hilero, bideoak aztertuz egin behar den lanerako beste 21 ordu erabiliko dira. Haurrekin ikastetxean bete beharreko orduak (azaroan eta apirilean) ez dira formazioaren barne sartzen.

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala

Eskolak eguazten eta bariku arratsaldeetan (17:00-20:00) eta zapatu goizetan (10:00-14:00) izango dira, hilean behin, 2017ko irailetik 2018ko ekainera arte. Ikastaroa Gernika-Lumoko Allende Salazar eskola publikoan emongo da, Zearreta kalea 6an. Jaitsi hemen egutegia.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 450 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek eta 35 urtetik gorakoek 700 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Izena emateko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Horretarako, beheko formularioa bete eta bidali behar da. Plaza kopurua mugatua da (15 plaza). Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute Magisteritzako, Haur Hezkuntzako, Gizarte Hezkuntzako, Psikologiako edota Lehen Hezkuntzako Goi Mailako ikasketak dutenek.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Inscripción

Acepto el aviso legal (ver)

Non aurkitu gure bulegoak?