Bekak
Eginaz ikasi

Gaztedi Busturialdea Bekak 2017

INFORMAZIO OROKORRA ETA EPEA

Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2017 urte honetan ere eskaintzen diren formazio beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udalek) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Behatokiak sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez.

Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete 25 urtetik beherako eskualdeko gazteei. 2014tik hona eskualdeko 20 bat gaztek burutu dituzte beraien praktikak Busturialdeko beste horrenbeste enpresatan eta haietako asko, gainera, lanean geratu dira bekak bukatu ondoren.

Bekak gehienez sei hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diran praktikak egin ahal izango dituzte.

Eskariak egiteko epea zabalik

'Gaztedi Busturialdea Bekak' programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.

Lehen aldiz lan arloan esperientzia lortzea da Gaztedi Busturialdea beka hauen helburua, horrela, lan merkatuan errazago sartzea ahalbidetuko dietelarik. Halaber, parte hartzaileek tutoretza eta coaching-a ere izango dute beraien garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.

BALDINTZAK

Gaztedi Busturialdea beka bat eskuratzeko interesatuta dauden gazteek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hain zuzen ere:

  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegoetan inskribatutako langabea izatea.
  • 18tik 25 urtera bitarteko gaztea izatea, biak barne.
  • Unibertsitate-titulu ofiziala, Lanbide Heziketako erdi edo goi-mailako titulu ofiziala, arte edo kirol arloko goi-mailako titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria izatea.
  • Jarduera berean ez izatea 3 hilabetetik gorako lan-harremanik edo bestelako lan-esperientziarik.
  • Busturialdean erroldatuta egon behar dute.

Kontaktua

Lege oharra onartzen dut (ikusi)

Non aurkitu gure bulegoak?