Aktibo

Busturialdeko 14-17 urteko gazteentzat Lisboara bidaia urriaren 11tik 14ra

2018/6/21 gaztedi

Microsoft Dynamics-en Espezializazioa. Goi Mailako ikastaroa

2018/6/12 gaztedi

Gaur egun, Microsoft Dynamics irtenbideetan eta negozio prozedura metodologian ezagutza orokorra duten diziplina anitzeko profesionalen falta handia dago. Hori dela eta, Gaztedi Busturialdeatik Microsoft Dynamics NAV (Navision) ikastaroa antolatu da 2018ko irailaren 17tik urriaren 26ra arte, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barne.

Espezializazio ikastaro honen helburua Microsoft Dynamics ERPko negozio-aholkulariak prestatzea da, antolaketan, prozesuetan eta Microsoft Dynamicsen ezagutza eta praktikarik onenak eskainiz; baita MS Dynamics Sure Step egitasmoen ezarpen metodologiaren praktikarik onenak eta ezagutza zehatzak ere, MS Dynamics produktu-lerrora bideratuta.

Espezializazio ikastaro hau negozio-aholkularitzan, enpresa-prozesuetan eta ezarpenaren munduan sartu nahi duten profesionalentzat da, Microsoft Dynamics ERP edo CRMn negozio-aholkulari moduan espezializatzeko.

Ikastaroa egin ahal izateko beharrezkoa da Goi-Mailako Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko (Lizentziatura edo Gradua) ikasketak izatea, bai zientzia eta bai gizarte arloko ikasketak aintzat hartuko dira. Gainera, B2 ingelez maila izatea ere beharrezkoa da.

Honako hau izango da espezializazio ikastaroaren gai-zerrenda generikoa:

1. Enpresa-prozedurak.
2. Finantza-kudeaketa.
3. Marketin-kudeaketa.
4. Merkataritza-kudeaketa.
5. Zerbitzu-kudeaketa (SAT).
6. MS Dynamics Sure Step.
7. Ikastaro amaiera.

Honako hauek dira ikasleentzako lan irtenbideak:

  • Partners Dynamicsen negozio-aholkularia, lerroko edozein produktutarako.
  • Partners Dynamicsen aholkulari funtzionala, lerroko edozein produktutarako.
  • Beste irtenbide batzuetako Partner-etan negozio-aholkularia edo funtzionala (erabiltzen dituzten tresnetan trebatuta).
  • Azken bezeroetan ERP-aren administratzaile.
  • Lerroko produktuetariko edozeinetan Dynamics irakaslea CLPSn (Microsoftek baimendutako prestakuntza zentroak).

Merkatuan dauden mota honetako irtenbideen ezarpenen bolumena ikusteko, esan dezakegu 2012an mundu mailan CRMren 11.400 bezero baino gehiago zeudela, 400.000 erabiltzaile ingururekin, 2013an 15.500 CRM bezero baino gehiago, 750.000 erabiltzailerekin eta horietatik 280 bezero Espainiakoak dira, 6.000 erabiltzaile ingururekin.

ERP NAVi dagokionez, 57.000 bezero inguru daude eta horietatik 6.000 Espainiakoak dira. Guztira produktu honetan ziurtatutako 2.700 TIC enpresa daude.

Ikastaroak %15eko kontratazio konpromisoa du. 225 orduko iraupena du eta 6 astetan zehar gauzatuko da, irailaren 17tik urriaren 26ra arte

Izena emateko epea uztailaren 20ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 550 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 800 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, %15eko gutxieneko kontratazio konpromisoa baitago.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Ikasleek honako gutxieneko ezaugarriak dituen ordenagailu eramangarria eraman beharko dute klaseetara:

  • Hardware osagarria Gomendatua.
  • Prozesadorea Nukleo bikoitza duen prozesadore duala 2,8 GHZ (x64) edo handiagokoa.
  • RAM Gutxienez 6 GB, gomendatua 8 Gb.
  • Disko gogorrean lekua + 80 Gb.
  • Pantaila 15″ edo gehiago.
  • Bereizmena 1280 x 800 edo gehiago.
  • Konexioak USB 2 ataka 1 edo handiagoa.
  • Ethernet ataka 1.
  • Sistema eragilea MS Windows 7 64 bit

Ikastaroari buruzko informazio osoa hemen.

Non aurkitu gure bulegoak?