Bukatuta

Zeinu Hizkuntza Ikastaroa: I maila (A1-A2)

2018/2/14 gaztedi

Martxoaren 5etik eta maiatzaren 4ra bitartean, Zeinu Hizkuntza ikastaroa emango da Gernikan-Lumon, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barne.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu + 20 ordu ez presentzial), Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Ikastaroaren edukia izango da aurkezpenak egiten ikastea eta agurrak edo zeinu-hizkuntzaren alfabeto daktilologikoa ikastea, besteak beste.

Ikastaroa gainditzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulu ofiziala jasoko dute

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Izena emateko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens)

2017/11/28 gaztedi

Otsailetik eta martxora arte, 210 orduko Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens) ikastaroa emango da Arratzuko Madariene Baserrian, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan.

Ikastaroa tituludun gazteei zuzenduta dago, hain justu, Goi-Mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa edota Goi-Mailako Lanbide Heziketa ikasi edo bukatzear dauden gazteei zuzenduta dago, ingeniaritza mekanikoan ezagutza aurreratuagoak hartu nahi dituzten gazteei, hain zuzen ere. Beti ere, gutxieneko ingelez maila bat izan beharko dute eta hautaketa prozesuan egingo den elkarrizketan baloratuko da puntu hau.

Ikastaroak %30eko kontratazio konpromisoa du. 210 orduko iraupena du eta 6 astetan zehar gauzatuko da, otsailaren 12tik martxoaren 23ra arte

Izena emateko epea otsailaren 2ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 550 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 800 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, %30eko kontratazio konpromisoa baitago.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Ikusi edota jaitsi hemen ikastaroari buruzko informazio osoa (eduki orokorrak eta zehatzak, ebaluatzeko era, matrikularen prezioa…).

Lan bilaketa prozesurako pilula (pildora) formatiboak: langabezian edo lan bilaketa prozesuan murgiltzear dauden gazteei zuzenduta

2017/10/26 gaztedi

Azaroan eta abenduan, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan, bost pilula formatibo edo formakuntza saio labur garatuko dira Bermeon eta Gernika-Lumon, lan bilaketa prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden Busturialdeko gazte langabeei zuzenduta. Formakuntza saio txiki hauek lana eta ekintzailetasuna sustatuko dute eduki eta jarduera ezberdinak landuz, bost tailer ezberdinen bidez gazteak beharrezko gaitasunetan trebatuz.

Tailer hauen helburuak, besteak beste, gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta hauetan trebatzea dira. Horretarako, talde-lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzen duten jarduera ezberdinak garatuko dira.

Helburu guzti horiek lortzeko eduki hauek landuko dira:

1. SAIOA: LAN MUNDUA / LAN MERKATUA (Azaroaren 14an, Gernikan)

  • Autoezagutza – introspekzioa
  • Lan merkatuaren tendentzia: DAFO
  • Enpresak aztertzen: zer bilatzen dute?
  • Langabeziak sortzen dituen beldurrak / gatazkak. Testuinguruaren eragina
  • Lana bilatzeko proiektua / plana. Aktibazioa

2. SAIOA: LANA BILATZEKO GAITASUNAK: (MOTIBAZIOA/AKTIBAZIOA) (Azaroaren 16an, Gernikan)

  • Jarrera aktiboa
  • Motibazioa
  • Sormena
  • Lidergoa
  • Ekintzailetasuna
  • Komunikazioa
  • Gatazken ebazpena
  • Etengabeko hobekuntza

3. SAIOA: LANA BILATZEKO TEKNIKAK ETA BALIABIDEAK (Azaroaren 21ean, Bermeon)

  • Norbere hautagaitza (autocandidaturas)
  • Sare sozialak lana bilatzeko (LinkedIn)
  • Beste baliabide batzuk: Infojobs, Lanbide, SEPE, ETT, lan azokak, garapen agentziak…

4. SAIOA: CURRICULUMA SORTZEKO GAKOAK (Abenduaren 13an, Bermeon)

  • Curriculumaren mitoak
  • Curriculumaren gakoak: antolaketa, edukiak…
  • Ekidin beharreko puntuak
  • Curriculum motak
  • Aurkezpen gutuna
  • Jarduera praktikoa: curriculuma sortzen

5. SAIOA: HAUTAKETA PROZESUA NOLA GAINDITU (Abenduaren 14an, Gernikan)

  • Elkarrizketa
    • Telefono deia
    • Elkarrizketa motak
    • Nola prestatu elkarrizketa?
    • Faseak
    • Gomendioak
    • Entrenamendua role-playing bidez
  • Proba profesionalak eta talde dinamikak
    • Motak
    • Gomendioak
    • Adibideak

Tailer edo formakuntza saio horiek doan dira eta izen-ematea zabalik dago. Horretarako, beharrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 15 leku bakarrik daude tailer bakoitzeko. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Formakuntza hauen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak bideratuko dituena.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen hezkuntza

2017/5/24 gaztedi

2017/2018 ikasturtean, Busturialdeko gazteei zuzendutako “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” formazioa antolatu dute eskualdeko Gazteria Zerbitzuek ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barruan. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta Kuttun Psikologia eta Osasun Emozional Zentroko arduradunak eskainiko du ikastaroa. Uztailaren 6an, eguenan, ikastaroari buruzko zalantza eta galdera guztiak argitzeko asmoarekin, bi hitzaldi emango ditu, Gernikan eta Bermeon, 11:30ean eta 13:30ean, hurrenez hurren.

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko badira ere, formakuntza teorikoan uneoro egongo dira elkarrekintzan. Jaitsi hemen ikastaroko edukiak.

Formazioa 125 orduz osatua dago. Horietatik, 104 ordu aurrez aurreko saio teorikoak izango dira. Halaber, urte bukaeran eta bi hilero, bideoak aztertuz egin behar den lanerako beste 21 ordu erabiliko dira. Haurrekin ikastetxean bete beharreko orduak (azaroan eta apirilean) ez dira formazioaren barne sartzen.

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala

Eskolak eguazten eta bariku arratsaldeetan (17:00-20:00) eta zapatu goizetan (10:00-14:00) izango dira, hilean behin, 2017ko irailetik 2018ko ekainera arte. Ikastaroa Gernika-Lumoko Allende Salazar eskola publikoan emongo da, Zearreta kalea 6an. Jaitsi hemen egutegia.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 450 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek eta 35 urtetik gorakoek 700 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Izena emateko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Horretarako, beheko formularioa bete eta bidali behar da. Plaza kopurua mugatua da (15 plaza). Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute Magisteritzako, Haur Hezkuntzako, Gizarte Hezkuntzako, Psikologiako edota Lehen Hezkuntzako Goi Mailako ikasketak dutenek.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Non aurkitu gure bulegoak?