Oharra:
• Orri honetan azaltzen den informazioa ez da kontratuzkoa, informatzeko helburua besterik ez du. Gaztedi Busturialdeak ez du bere gain hartzen hemen agertzen den edukiaren edota eskaintzaren erantzukizuna.
Lan-eskaintzak:
INFO +
Busturialdeko gazteen enplegagarritasuna da gure kezka nagusietako bat, batez ere gurea bezalako eskualde batean.
'Gazteria eta Enplegua Euskadin 2015' txostenaren arabera, 30 urtez azpiko gazteen % 15 dago lanik gabe. Langabezian dauden gazte horien ehunekoari dagokionez, ia ez dago batere alderik sexuen artean (mutilen % 14,7 eta nesken % 16), baina adinaren arabera bai. Izan ere, adinean gora egin ahala eta ikasketak amaitu ahala gehiago dira lan-merkatuan sartzen diren gazteak, baina baita langabeziako zerrendetan sartzen direnak ere. Ildo horretatik, 16-19 urteko gazteen artean % 2,1 bakarrik daude langabezian (gogoratu behar da, halere, % 92,5 ikasten ari direla adin horretan); 20-24 urteko gazteen artean % 14,9 daude lanik gabe eta 25-29 adin-tartean, berriz, % 23, 3.
> Ezagutu Lanbide