Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Busturialdeko XI. Enpresa Ideia Lehiaketa abian jarri dute, hamaikagarren urtez jarraian. Lehiaketak enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen ekintzailetza kultura sustatzea du helburu. Aurreko hamar edizioak kontuan hartuta, guztira 168 enpresa ideia eta enpresa aurkeztu dira.
Eskualdeko gazteak lan mundura sartzea ahalbidetzen duen ‘Lana bilatzea, Lana’ da programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Busturialdea proiektuan kokatuta dago eta lehiaketaren edizio berri honek beren ideia berritzaileak abiatzeko eta enpresa ikuspegia saritzeko aukera eskaintzen die Busturialdeko gazteei.
Busturialdeko X. Enpresa Ideia lehiaketaren helburuak, besteak beste, Busturialdean kultura ekintzailea sustatzea, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatze aldera; eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzea eta Busturialdeko ekonomiaren garapena bultzatzea eta sustatzea dira.
Aurreko urteetan bezala, lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal dute, betiere, aurkeztutako enpresa ideia Busturialdean kokatzen bada. Zerbitzu edo produktu bat sortzeko ideiak edota 2024. urtean sortutako negozioak/enpresak izan daitezke, baina derrigorrez Busturialdean egon beharko dira, eta sustatzaileak/ek arestian adierazitako adin-betekizuna bete beharko du(te).
Epaimahaiak jarraian adierazitako irizpideak baloratuko ditu aurkeztutako proiektuetan:
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek datorren azaroaren 8ko 14:00ak arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Sari-banaketa azaroaren 28an izango da, 19:00etatik aurrera, Sukarrietako BBK Kliman.
Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 2.000 eurokoa eta lehen sektoreari lotutako ideiarik onenak, aldiz, 1.000 euro jasoko ditu, aurreko sarietako baten bat jaso ez badu. Era berean, Torrealday Aholkularitzak doan emango dio irabazleari urtebeteko iraupena izango duen aholkularitza-zerbitzua (fiskala, lanekoa eta kontabilitatekoa), eta bigarrenari, ordea, sei hilabetekoa.
Aurten, gainera, hiru sari horietatik aparte, gizarte berrikuntzara bideratutako eta gizarteari modu positiboan eragiteko gaitasun handiena duen enpresa-proiektua sarituko da. Horrek 1.000 euroko saria eramango du, betiere aurreko sarietako baten bat jaso ez badu.
Epaimahaiaren iritziz ideiek ez badute gutxieneko kalitate eta originaltasun mailarik, sariak (bat, batzuk edo guztiak) eman gabe gera daitezke.
Izen-emate orriak Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako Gazte Informazio Zerbitzuetan edo Urremendi Landa Garapen Elkarteko bulegoan jaso ahal dira. Gainera, web-orri honen bitartez ere deskargatu ahal dira, albiste honen bukaeran. Izen-emate orri horiek eta beharrezko dokumentazio guztia paperean aurkeztu beharko dira, 2024ko azaroaren 8ko 14:00ak baino lehenago.
2023ko ideia irabazleak
Joan zen urtean ideia irabazlea, AKERBELTZ SAGARDO NATURALA izan zen. Proposamenaren atzean Xabier Zenigaonaindia Apraiz (33 urte, Murueta) eta Ander Etxaniz de Miguel (32 urte, Busturia) daude. Busturia eta Muruetako udalerrietan dauden sagarrondo kopuruaren ideiatik sortzen da. Hori dela eta, sagardo naturalaren marka propioa lortu nahi dute Euskal Sagardoa Jatorrizko Deituraren barruan.
Bigarren saria, DIVERSE plataforma digitalaren proiektuak lortu zuen. Euskadin ikus-entzunezko edukiak sortzen dituen gazte-komunitatea sortzea da helburua eta Diverse gazte-komunitatearentzat sortuko den espazio fisiko/digital honen kudeatzailea da. Edukiak eskaini eta eskatzen dituzten gazteen komunitate honek, gazteei protagonismoa eta parte hartzeko aukerak eman nahi dizkie. Gorka Legarra Atxurra (25 urte, Gernika-Lumo) dago proposamen honen atzetik.
Eta, amaitzeko, URDAIBAI EUSKARRI proiektuak Ü-BAI Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Planaren lau ardatz sektorialetara bideratutako enpresa edo enpresa-ideia onenaren saria irabazi zuen. Juan Guarrotxena Layuno (27 urte, Bermeo), Ane Gangoiti Fradua (24 urte, Bermeo) eta Josu Urkidi Elortegiren (43 urte, Bermeo) eskutik “Euskarri Urdaibai” podcast baten bidez Urdaibairen berezitasuna eta aniztasuna munduarekin partekatzeko proposamena da. Podcast hau Euskadirekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa zabaltzera bideratuta dago, baina bereziki Urdaibaiko eskualdeari buruzko informazioa.
Lehiaketaren oinarriak eta izen-emate orriak