Ekintzailetza
Jarri martxan!

Busturialdeko Ekintzailetza Astea 2015

Bigarren edizioa
  • 2015eko abenduaren 16tik 18ra
  • Gernikan (Astran eta Elai Alai aretoan) eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean
  • Arratsaldeko ordutegian
  • 3 egun

Busturialdeko Ekintzailetza Astea burutu da 2015eko abenduaren 16tik 18ra eta bere helburuak hauek izan dira: ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdeko eskualdean lana eta aberastasuna bultzatzea eta eskualdeko ekonomia sustatzea. Horretarako, gai hauek jorratu dituzten mahai ingurua eta  hitzaldiak antolatu dira eta aste horri amaiera emateko, ‘Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren’ sari banaketa burutu da.

Ekintzailetza Astea abenduaren 16an hasi da Busturialdeko Enplegu Zerbitzuen buruzko hitzaldi batzuekin. Hitzaldi hauetan eskualdeko Lanbide, Behargintza, Lanbide Ekimenak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko arduradunek gazteentzako eskualdean dauden enplegu zerbitzuei buruz hitz egin dute.

Abenduaren 17an, berriz, eskualdeko gazte ekintzaileen mahai ingurua izan da. Horretan, eskualdeko lau ekintzailek parte hartu dute (Tribispe Baserria, AKA Garagardoa, Nanike Baserria eta Ganbara Hostel Bilbao) eta beraien esperientziak azaldu dituzte. Mahai ingurua Gernika-Lumoko Astran izan da.

Ekintzailetza Asteari bukaera emateko, ‘Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketa’ren sari banaketa burutu da Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00ean. Denetara, 15 enpresa ideia edo enpresa aurkeztu dira bigarren ediziora. Lehiaketa, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 6.000 € banatuko dira sarietan.

‘Ekintzailetza Astea’, Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Sailek antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

 

Argazki galeria
Non aurkitu gure bulegoak?