Ekintzailetza
Jarri martxan!

BUSTURIALDEKO GAZTE ENPRESAK SORTZEKO ETA SENDOTZEKO DIRULAGUNTZAK

Laguntzaren zenbatekoa: 2.500 euro
  • Eskaera egiteko epea: 2022/06/15 - 2022/07/15
  • Busturialdeko gazteria zerbitzuak
  • 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura
  • Zuzkidura ekonomikoa: 21.080 euro

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Xedea, lankidetzarako esparrua ezartzea da, «Gaztedi Busturialdea» proiektua garatzeko eta burutzeko, udalerri horietako gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko ‘Bizkaia Gazteak’ estrategiarekin bat etorriz.

1. XEDEA
Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan erroldatutako gazteek enpresak sortu eta honeek sendotzeko dirulaguntzak ematea.

2. ZUZKIDURA EKONOMIKOA
21.080,00 €

3. LAGUNTZAREN ONURADUNAK
Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrietan erroldatutako 35 urtetik beherako gazteak (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta/edo Sukarrieta).

4. LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2.500,00 € (Baldin eta eskaera egin arte egindako inbertsioa 600 €-tik gorakoa bada).

Dirulaguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira

5. BALDINTZAK
Laguntzen onuradun izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotea: 2021/01/01 – 2021/12/31, biak barne.
  • Edozein forma juridiko izatea.
  • Bazkideetako batek, gutxienez, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
    • Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez, EJZn alta eman aurreko urte jarraitu batean.
    • 36 urte bete barik izatea EJZn alta emandako datan.
  • EJZn eta LAABn alta emateak etengabea izan behar du hasierako alta-datatik laguntzen ebazpen-datara arte.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emateak eta Negozio Planak zuzeneko lotura izan behar dute.

6. ESKABIDEAK: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA, EPEA ETA MODUA

Balorazio-irizpideak (I. Eranskina)
Eskaera bat baino gehiagoren artean berdinketa egotekotan, Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrien arteko banaketa bidezkoa izango dela bermatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sustatzailearen edo sustatzaileen NANa(k).
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Erakunde juridikoa denean, eraketa egiaztatzen duen agiria.
  • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiriak.
  • Bideragarritasun-plana eta negozio plana.
  • Langileen kontratuak, halakorik balego.
  • Minusbaliotasun-ziurtagiria, halakorik balego.
  • Zinpeko aitorpena (II. Eranskina).
  • Lan-eremuaren alokairu-kontratua edo salerosketaren dokumentazioa.

Laguntza eskatzeko epea:
Eskaera egiteko epea: 2022/06/15etik 2022/07/15era.
Ebazteko epea: 3 hilabete eskabidea aurkezteko epea amaitzen denetik.

Argazki galeria
Non aurkitu gure bulegoak?