Nortzuk gara
Ezagutu gaitzazu!

2013. urtean eskualdeko hainbat udalerrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztedi Busturialdea proiektua martxan jarri genuen. Gaur egun, hamazortzi gara proiektua osatzen dugun eskualdeko herrialdeak, hain zuzen ere: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta. Busturialdeko gazteen garapena sustatzeko asmoz, urtero urtero programa ezberdinak aurrera eramaten ditugu. Adibidez, eskualdeko gazteen enplegagarritasun baldintzak hobetzeko, Busturialdeko lan merkatuaren benetako beharretan oinarritutako beka programa eskaintzen dugu.

Proiektuaren onuradunak gure eskualdeko 16 eta 35 urte bitarteko gazteak dira, batez ere. Horien lan eta gizarte egoera hobetzeko batzen dira udalen esfortzuak.

"Gure helburua gazteak etorkizunerako prestatuko dituen garapen pertsonala sustatzea da"

Eskualdeko gazteen enplegagarritasuna hobetzeko jarduera ugari antolatzen ditugu. Horrela, gure eskualdeko gazteei orientazioa, trebakuntza eta jarraipena eskaintzen dizkiegu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak jorratuz. Guzti hori 'Gaztedi Bizkaia' estrategiaren barnean kokatzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen 'Gaztedi Bizkaia' estrategiak gazteentzako politikak abiarazi nahi ditu eskualde eta herrietan, bai eta horretarako beharrezkoak diren zerbitzuak ezarri ere.

Zortzi jarduketa-eremutan egituratzen da: hezkuntza eta prestakuntza; enplegua eta ekintzailetza; gizartegintza edo esku-hartze soziala; osasuna eta ongizatea; kultura eta sorkuntza; gizartearekiko konpromisoa; parte-hartzea, eta nazioartekotzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak ia hiru milioi euroko inbertsioa egin du Bizkaiko eskualde eta herrietan 2019ra bitartean, eta azken urteetan ere horrela jarraitu du, gazteriaren arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzeko helburuarekin. Izan ere, ezinbestekoa da Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko Administrazioa osatzen duten erakundeek eta foru Administrazioak gazteriaren arloan buruturiko jarduketa guztiak koordinatzea ikuspegi orokor batetik, gazteen bizitzaren arlo guztietan: trebakuntza, lana, etxebizitza, nortasuna, hizkuntza, partaidetza, lurralde oreka, kohesioa eta gizarte konpromisoa, gizarte garapena, ingurunea, garapen iraunkorra eta mugikortasuna.

Non aurkitu gure bulegoak?