Aisialdia
Bidaiak, lehiaketak, musika-jaialdiak eta askoz gehiago!

Gaztedi Busturialdearen logotipo berria aukeratzeko lehiaketa

  • 2022ko abenduaren 9ra arte
  • 14-35 urte bitarteko gazteei
  • 500 euro
  • 2022/12/09
OINARRIAK

1. XEDEA/HELBURUA

Gaztedi Busturialdea proiektuaren irudi berria izango den logotipoa aukeratzea. Irudi hau, Gaztedi Busturialdeak, edozein euskarritan (paper, webgune, sare-sozial, roll-up, arropa, poltsa…) egiten dituen ekintzak identifikatzeko eta zabaltzeko erabiliko da. Irudiak Gaztedi Busturialdearen izaera islatu beharko du.

2. PARTE-HARTZAILEAK

  • Lehiaketan, Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten hamazortzi udalerrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
  • Parte- hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Norberak sortutako lan originalak eta inoiz saritu gabeak baino ezin daitezke aurkeztu.

3. LANAREN EZAUGARRIAK

  • Aurkeztutako logotipoa erreproduzitzeko eta hainbat formatutan aplikatzeko erraza izan behar da, baita material digital eta/edo fisikoetan ere.
  • Logotipoa argia eta edozein tamainatan irakurtzeko modukoa izan behar da, hau da, bai tamaina txikiko idazpuruetan, bai tamaina handiko karteletan, xehetasunik galdu gabe.
  • Logotipo-proposamena, gutxienez, formatu hauetan aurkeztu beharko da:
    • Formatu bektoriala (.ai, .eps).
    • .jpg kalitate handian eta baxuan (weberako).
    • .png hondo gardenarekin.
    • Erresoluzio altuko PDFa.
  • Logotipoa era guztietako paperetan, argitalpenetan, prentsan, karteletan, Internet eta sare sozialetan erabiliko dela aurreikusi behar da.
  • Kolorea eta teknika: librea.
  • Logotipoan agertu beharreko testua hau da: Gaztedi Busturialdea.

4. LANAK AURKEZTEA

  • Lanak euskarri digitalean aurkeztu beharko dira (USB memorian edo antzekoan).
  • Logotipoarekin batera, egilearen identifikazio datuak aurkeztuko dira: NANaren fotokopia (alde bietatik), telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta, nahi izanez gero, logoari buruzko azalpen laburra.
  • Lanak, Busturialdeko Gazteria Zerbitzuetan (Bermeoko GIZ, Gernika-Lumoko GIB edo Urremendi Landa Garapen Elkartea) aurkeztuko dira.
  • Lanak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 9an amaituko da (14:00etan).
  • Epaimahaiaren erabakia abenduaren 15ean jakinaraziko da, ekitaldi publikoan.

Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte irudian ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean.

5. SARIA

500 euroko sari bakarra egongo da.

6. EPAIMAHAIAREN AHALMENAK

  • Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
    • Egilea nor den zalantza dagoenean.
    • Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituztenean eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
    • Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
    • Generoaren eta sexu-orientazioaren irudikapenaren aniztasuna, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorpuztasuna eta abarrekin bat ez datozen logotipoak direnean.
  • Saririk ez ematea erabaki lezake epaimahaiak, aukeratutako logotipoek behar besteko kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, Gaztedi Busturialdeak proiektuan parte hartzen duten herrietako artista gazte bati eskatu ahal izango dio logotipo berria egiteko.
  • Logotipo irabazleak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egilearen baimenarekin.

7. JABETZA ESKUBIDEAK/JABETZA INTELEKTUALA

Logotipo irabazlearen jabe bakarra Gaztedi Busturialdea izango da. Saritutako logotipoa Gaztedi Busturialdearen jabegopean geratuko da, honek egokien deritzon moduan erabil dezan. Gaztedi Busturialdeak logotipo irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Gaztedi Busturialdearenak baino ez dira izango.

8. EPAIMAHAIA ETA EMAITZA

  • Epaimahaia: Gazteria, Arteak eta/edo Diseinu Grafikoarekin zerikusia duten adituek osatuko dute epaimahaia.
  • Epaimahaiko kideek ezin izango dute lanik aurkeztu.
  • Epaimahaiaren erabakia Gaztedi Busturialdearen webgunean argitaratuko da.
  • Logoaren aurkezpena eta sari banaketa publikoa abenduaren 15ean egingo da.
  • Saritu gabeko lanak hilabeteko epean jaso ahal izango dira.

9. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketa honetan parte hartzeak bere oinarriak osorik onartzea dakar, bai eta epamahaiaren erabakia onartzea ere. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztia epaimahaiak ebatziko du.

Izena eman

    Lege oharra onartzen dut (ikusi)

    Non aurkitu gure bulegoak?