Matrikula zabalik

Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio prestakuntza 2024

2024/4/16 gaztedi

Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio formazioa antolatu dute, hirugarren urtez jarraian, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Maiatzan izango da, maiatzaren 8, 9,20,21 eta 22an , hain zuzen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun  emango da, 15:30etatik 20:30etara.

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar), izan ere, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean antolatu da formazio hori.

Formakuntza honen bidez, turismo aktiboko uretako jardueren profesionalak hezi nahi dira eta Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago.

Hauek izango dira espezializazio ikastaroaren edukiak edo formazio saioak:

  • Piraguismoa Urdaibaiko itsasadarrean, kayak itxiekin (10 ordu).
  • Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean, kayak irekiekin (5 ordu).
  • Sup – Stand Up Paddle, zutik arraun egiteko jarduera (5 ordu).
  • BigSUP, taldeko Stand Up Paddle taula (5 ordu).

Ikastaroak kontratazio konpromisoa du. 25 orduko iraupena du eta 5 orduko saioetan emango da, maiatzaren 8,9,20,21 eta 22an

Plaza kopurua mugatua denez (12 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 110 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 350 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa egiterakoan, ‘Informazio Gehigarria’ atalean, ikasketak adierazi behar dira.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Izen-emateari buruzko informazio gehiagorako deitu edo idatzi hona: 946257609 / 946179158 – info@gaztedibusturialdea.eus

ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA

Leartibai Fundazioak, bestalde, Abentura Parke eta Altuera Jardueretan Espezializazio formazioa eskainiko du maiatzaren 6,7,14,15 eta 16an. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da hori ere eta Mendexa Abentura Parkean emango da, 15:30etatik 20:30etara.

Formazioan garatuko diran jarduerak hauek izango dira:

  • Abentura Parkeko jardueretan zuhaitzetan oinarritutako tirolinekin lan egiteko metodoa.
  • Jarduerak edo erronka bertikalak segurtatzeko eta dinamizatzeko metodoa; besteak beste, abentura-parkeetako jarduera bertikalak eta top-rope moduan eskalatzeko teknikarekin ziurtatzea.
  • Tresneria mantentzeko, ikuskatzeko, garbitzeko eta antolatzeko metodoa.
  • Abentura-parkeko instalazioak eta zirkuituak mantentzeko oinarrizko lanen metodologia.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibaiko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 110 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 350 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen-emateari buruzko informazio gehiagorako deitu edo idatzi hona: 946169172 – kaixo@leartibaifundazioa.eus

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2024ko maiatzaren 6tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

GAZTEDI BUSTURIALDEAK LOGOTIPO BERRIA DU

2022/12/21 gaztedi
Non aurkitu gure bulegoak?