Global Training Bekak 2017
INFORMAZIO OROKORRA ETA EPEA
Global Training bekak euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 9 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.
Deialdia egiten duena: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Saila.
Epea: 2017/07/14
2017ko deialdia:
• EHUren deialdia (60 beka)
• Garapen eta Donostia Sustapenaren deialdia (60 beka)
• Novia Salcedo Fundazioaren deialdia (60 beka)
• Gazteak Atzerrian-en eta IKASLANen deialdia (60 beka)
• Confebask, Hetel, Politeknika Txorierri eta ADEGIren deialdia (60 beka)
• Eusko Merkataritza Ganberen deialdia (50 beka)
• Deustuko eta Mondragon Unibertsitateen deialdia (60 beka)
Kontaktua
BALDINTZAK
Eskaera egingo duten pertsonek honako betekizunak bete beharko dituzte:
- 2017eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea (Hau da, 1987eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
- Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak.
- 2017eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.
- Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
- B2 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta C1 edo CAE (Certificate in Advanced English) maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
- Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.