Gazteak biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.
Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.
Deialdia egiten duena: Unesco Etxea.
Epea: 2017/07/21
Kontaktua: 944276432 (Aitana Uria).
Iturria: Unesco Etxearen webgunea.
Zer sartzen da bekan?
4 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira. Gunea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuan izango da (Ekoetxea - Busturia).
Prestakuntza-plana.
Biosfera Erreserben arteko gazte-elkartrukean parte hartzea, gastu guztiak ordainduta izanik (2017ko irailaren 18tik 23ra, Poren Deltako Biosfera Erreserban, Italia).
Ordainsari gordina: 450 euro/hilean.
18 eta 30 urte bitarteko gaztea izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, 2017ko irailaren 1ean).
Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ekintzailetza, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).
Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.