Matrikula itxita

Gaztedi Busturialdearen logotipo berria aukeratzeko lehiaketa

2022/11/10 gaztedi

SURF entrenatzaile ikastaroa – NI maila

2022/8/26 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako SURF entrenatzaile NI prestakuntza antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori apirilaren 1etik uztailaren 1era arte izango da, euskaraz. 291 orduko prestakuntza espezializatua izango da (praktikaldia barne) eta Mundakan emango da.

Lehentasuna izango dute 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta nahitaezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo titulu baliokidea (edo goragoko titulazioa) gaindituta izatea eta federatuta egotea. Era berean, ikastaroa egin ahal izateko irailaren martxoaren 31n izango dan sarrera-proba espezifikoa gainditu beharko da.

Euskal Herriko Surf Federazioak sustatzen du ikastaroa, Harrobia ikastolaren laguntzagaz. Ikasleek prestakuntza osoa (bloke komuna + bloke espezifikoa + praktikaldia) gainditu eta gero, Surf modalitateko I. mailako entrenatzaile-diploma ofiziala jasoko dute. Era berean, Surf kirol-modalitateko ikasketak hezkuntza-sisteman txertatzen direnean, ikasleek jasotako prestakuntzaren aitortza lortuko dute, eta sistema akademikoan dagokien baliokidetasuna eskuratuko (Erdi Mailako Hasiera Zikloaren ziurtagiria) dute.

EGUTEGIA

  • Izen-emate datak eta tokiak: martxoaren 3ra arte, orrialde honen amaieran dagoen formularioa bete eta bidali behar da nahitaez. Martxoaren 6tik 17ra, astelehenetik barikura, 09:00-14:00 – HARROBIA ikastola (Harrobi plaza 4 (sarrera Kontzezio kaletik) – Bilbo
  • Sarbide proba: 2023/03/31 – 16:00 (Mundakan)
  • Bloke espezifikoa: apirilak 1-2, 15-16, 22-23 eta maiatzak 6-7 eta 13-14 – 09:00-14:00 eta 15:00-20:00 (Mundakan)
  • Bloke komuna: 2023/06/05 – 2023/07/01 (online)

IZEN-EMATEAK

  1. Izen-emate fitxa beteta (Derrigorrezkoa da federatuta egotea).
  2. NAN, pasaportea edo AIZaren fotokopia.
  3. Karnet-tamainako bi argazki, izen-abizenak (atzean idatzita).
  4. Espediente akademiko ofiziala (IKASGUNEA) edo DBHko fotokopia konpultsatua.
  5. 90 €-ko transferentzia edo diru-sarrera egitea kontu-zenbaki honetan: ES05 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA IKASTOLAren izenean).
    Transferentzia edo diru-sarrera egitean honako hau jarriko da: NI_SURF_Ikaslearen izena
    30 € Sarbide-proba + 60 € Espedientea irekitzea (bloke espezifikotik deskontatuko dira). 90 € horiek ez dira inola ere itzuliko, Federazioak deialdia baliogabetzen ez badu.
  6. Bloke komuneko arloen konpentsazio-baliozkotzeak eskatzekotan (TAFAD, IVEF edo Magisteritza dutenentzat):
    – NANa konpultsatua.
    – Espediente akademiko ofiziala (IKASGUNEA) edo TAFAD, IVEF edo MAGISTERITZAko titulu konpultsatua.
    CSDko eskabidea beteta.
    – Aurretik egindako prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiri ofizial konpultsatua. Teknikari edo entrenatzaile lan- edo kirol-eskarmentua egiaztatzen duten ikasleek praktiketako ziurtagiria eskuratu ahal izango dute, praktikaldia egin behar izan gabe. Kontsultatu hemen praktikaldietako erakundeen eta tutoreen zerrenda.

*Administrazio publiko jakin batzuetan (ez guztietan), notaritzetan edo Kirolaren Euskal Eskolan konpultsa daitezke fotokopiak.

Formakuntza honen bidez, surf entrenatzaileak hezi nahi dira. Era berean, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago. Ikasleek kirol hastapeneko etapan aritzeko gaitasunak eskuratuko dituzte:

  • Kirol-hastapena irakatsi, dinamizatu eta gauzatu.
  • Kirolariak antolatu, zaindu eta lagundu maila honetako txapelketa edo kirol-jardueretan.
  • Kirol-jardueren segurtasuna bermatu.

Nahitaezkoa izango da DBH edo titulu baliokidea gaindituta izatea eta federatuta egotea

Plaza kopurua mugatua denez (20 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek dirulaguntza izango dute35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 780 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ikastaroaren zenbatekoaren %60 eta %95 bitarteko diru-laguntzak ematen ditu urtero. Horretarako, ezinbestekoa da ikastaro osoa gaindituta izatea (bloke espezifikoa + praktikoak + bloke komuna). Horri buruzko informazio zehatza emango zaizue praktikaldia amaitzen denean.​

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2023ko martxoaren 17tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

 

Ikastaroari buruzko informazio osoa hemen.

Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio prestakuntza

2022/4/7 gaztedi

Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio formazioa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Aste Santua igaro ondoren hasiko da, apirilaren 24tik 28ra, hain zuen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun emango da, 15:00etatik 20:00etara.

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar), izan ere, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean antolatu da formazio hori.

Formakuntza honen bidez, turismo aktiboko uretako jardueren profesionalak hezi nahi dira eta Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago.

Hauek izango dira espezializazio ikastaroaren edukiak edo formazio saioak:

  • Piraguismoa Urdaibaiko itsasadarrean, kayak itxiekin (10 ordu).
  • Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean, kayak irekiekin (5 ordu).
  • Sup – Stand Up Paddle, zutik arraun egiteko jarduera (5 ordu).
  • BigSUP, taldeko Stand Up Paddle taula (5 ordu).

Ikastaroak kontratazio konpromisoa du. 25 orduko iraupena du eta 5 orduko saioetan emango da, apirilaren 24tik 28ra arte

Plaza kopurua mugatua denez (12 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 90 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa egiterakoan, ‘Informazio Gehigarria’ atalean, ikasketak adierazi behar dira.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA

Leartibai Fundazioak, bestalde, Abentura Parke eta Altuera Jardueretan Espezializazio formazioa eskainiko du maiatzaren 8tik 12ra. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da hori ere eta Mendexa Abentura Parkean emango da, 15:00etatik 20:00etara.

Formazioan garatuko diran jarduerak hauek izango dira:

  • Abentura Parkeko jardueretan zuhaitzetan oinarritutako tirolinekin lan egiteko metodoa.
  • Jarduerak edo erronka bertikalak segurtatzeko eta dinamizatzeko metodoa; besteak beste, abentura-parkeetako jarduera bertikalak eta top-rope moduan eskalatzeko teknikarekin ziurtatzea.
  • Tresneria mantentzeko, ikuskatzeko, garbitzeko eta antolatzeko metodoa.
  • Abentura-parkeko instalazioak eta zirkuituak mantentzeko oinarrizko lanen metodologia.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibaiko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 90 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen-emateari buruzko informazio gehiagorako deitu edo idatzi hona: 946169172 – kaixo@leartibaifundazioa.eus

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2023ko apirilaren 24tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Zeinu Hizkuntza ikastaroa Online: I maila (A1-A2)

2021/4/30 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, hastapen mailako Zeinu Hizkuntza Espainiarraren (ZHE) online ikastaro barria antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa aldez aurreko ezagutzarik gabeko ikasleei zuzenduta dago, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (MCERL) A1 mailari dagokio, eta hizkuntza-gaitasunaren diploma/ziurtagiri bidez egiaztatuko da.

Ikastaroa maiatzaren 13tik ekainaren 30era arte emango da, ordutegirik gabe, ikasleen disponibilitatera egokitua.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa eta eguneratze-ikastaro bezala homologatuta dago Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Gainera, Estatu mailan ere balio du, Euskal Gorrak Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioko (EPGK) Espainiako Zeinu Hizkuntzen Irakaskuntzen Estatuko Sarearen barruan baitago. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du eta 15 ikaslek parte hartu ahal izango dute, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 350 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 400 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera honek eragindakoa hartuko da:

1. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2021eko maiatzaren 10etik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Zeinu Hizkuntza online ikastaroa: II maila (B1)

2020/4/7 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, Busturialdeko gazteria zerbitzuek ikastaroak antolatzeko eta eskaintzeko modu berriak planteatu behar izan ditugu; izan ere, gure gazteen osasuna arriskuan ez dugu nahi arriskuan jarri.

Horregatik, oraingo honetan, egoera berrira egokitzeko, prestatu dugun bigarren mailako (B1) Zeinu Hizkuntza ikastaroa erabat online izango da. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko ditugu, irakatsi eta ikasteko prozesua ikasgeletara joan beharrik gabe egiten lagunduko digutenak, eta informazioaren erabilera eta komunikazioaren garapena optimizatzen lagunduko digutenak.

Ikastaro honetan, konfinamenduan eskainitakoak ez bezala, ez dugu Internet bidezko ikaskuntza-plataformarik erabiliko ikastaroa aurrera eramateko; aitzitik, ikasleei, paperean (liburuan) eta multimedia formatuan emango dizkizuegu materialak, eta, horrez gain, ikastaroak zuzenean emango ditugu ondoren adierazitako ordutegietan, Google Meeten bidez.

Aipatu prestakuntza urriaren 5etik abenduaren 16ra arte emango da, astelehenetik ostegunera, 17:30etik 20:30era. Ikusi hemen ikastaroaren egutegia.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (guztiak online, ez presentzialak). Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (B1) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Ikasleek, gutxienez, eskola-orduen %80ra joan beharko dute, eta amaierako proba gainditu beharko dute gaitasun-ziurtagiria eman diezaioten; bestela, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2020ko urriaren 1etik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Zeinu Hizkuntza ikastaroa: I maila (A1-A2)

2020/4/1 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, hastapen mailako Zeinu Hizkuntza Espainiarraren (ZHE) online ikastaro barria antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa aldez aurreko ezagutzarik gabeko ikasleei zuzenduta dago, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (MCERL) A1 mailari dagokio, eta hizkuntza-gaitasunaren diploma/ziurtagiri bidez egiaztatuko da.

Ikastaroa maiatzaren 11tik ekainaren 19ra arte emango da, ordutegirik gabe, ikasleen disponibilitatera egokitua.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa eta eguneratze-ikastaro bezala homologatuta dago Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Gainera, Estatu mailan ere balio du, Euskal Gorrak Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioko (EPGK) Espainiako Zeinu Hizkuntzen Irakaskuntzen Estatuko Sarearen barruan baitago. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du eta 15 ikaslek parte hartu ahal izango dute, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera honek eragindakoa hartuko da:

1. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2020ko maiatzaren 8tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Lan Arriskuen Prebentzioa (PRL): Oinarrizko prestakuntza (Eraikuntza-Metala)

2019/4/11 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, laneko arriskuen prebentzioko (PRL) oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu dute eskualdeko gazte langabeentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Prestakuntza hau 2019ko ekainaren 3tik 21era bitartean emango da, hiru astez, Bermeoko Merkatu Plazan, Bermeoaldeko Behargintzaren ondoan, goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30era, hain justu. Euskal Herriko Eraikuntzako Lan Fundazioko (Fundación Laboral de la Construcción) irakasleek emango dute ikastaroa.

 

Honako hauek dira ikastaroaren edukiak:

1. Segurtasuna eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak

1.1. Lana eta osasuna. Lan- arriskuak. Arrisku faktoreak.

1.2 Lanetik eratorritako kalteak. Lan istripuak eta lan gaixotasunak. Lanetik eratorritako beste patologia batzuk.

1.3. Oinarrizko araudia lan arriskuen prebentzioaren arloan. Oinarrizko eginkizun eta betebeharrak arlo honetan.

2. Arrisku orokorrak eta beraien prebentzioa

2.1. Segurtasun baldintzei loturiko arriskuak.

2.2. Lanaren ingurugiroari loturiko arriskuak.

2.3. Lan karga, nekea eta lan atsekabea.

2.4. Arriskuen kontrolerako oinarrizko sistemak. Taldeko babes neurriak eta banakako babes gaiak.

2.5. Emergentzia eta ebakuazio planak.

2.6. Langileen osasun kontrola.

3. Arrisku espezifikoak eta beraien prebentzioa eraikuntza arloan

3.1. Obrako fase ezberdinak eta beraien babesak (sareak, barandak, aldamioak, plataformak, eskailerak…)

3.2. Obraren ezartzea. Lokal higieniko sanitarioak, aldi baterako instalazioak, e.a.

 4. Arrisku prebentzioaren kudeaketarako oinarrizko elementuak

4.1. Lan osasun eta segurtasunarekin erlazionaturiko erakunde publikoak.

4.2. Lanaren prebentzio antolaketa: oinarrizko ohiturak.

4.3. Dokumentazioa: biltzea, lantzea eta artxibatzea.

4.4. Langileen ordezkaritza. Eskubide eta betebeharrak (Prebentzio delegatuak, osasun eta segurtasun komitea, aukeratutako langileak, etab)

5. Lehen sorospena

5.1. Prozedimendu orokorrak.

5.2. Jokaera plana.

 

Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte edo plaza kopurua bete arte egongo dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea, bidaltzea eta ordainketa egitea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 25 plaza bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Horrela, Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitartekoek 130 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren, %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 65 euro itzuliko zaizkie. Aipatu baldintza horiek betetzen dituzten gazte langabeentzako ikastaroa doan izango da (kasu honetan, mezu elektroniko bat bidali beharko da info@gaztedibusturialdea.eus helbidera).

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 220 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa: III. maila (B2)

2019/1/3 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, goi mailako (B2) Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Aipatu prestakuntza urtarrilaren 20tik martxoaren 4ra arte emango da (otsailaren 21etik 28ra ez da klaserik egongo), goizeko ordutegian, 9:00etatik 13:30era (martxoaren 2tik 4ra 13:00ak arte), Gernika-Lumon. Ikusi hemen ikastaroaren egutegia.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (B2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 300 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 350 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastarora joatea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2020ko urtarrilaren 8tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Psikomotrizitate Erlazionala formazio homologatua: Aukera Berdintasunerako eta Emozioen Hezkuntza

2018/6/27 gaztedi

OHARRA: Matrikula epea itxita

Datorren ikasturteari begira, “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” (125 ordu) formazioa antolatu dute Busturialdeko gazteria zerbitzuek eskualdeko gazteei zuzenduta, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta Kuttun Psikologia eta Osasun Emozional Zentroko arduradunak eskainiko du ikastaroa. 

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko badira ere, formakuntza teorikoan uneoro egongo dira elkarrekintzan. Jaitsi hemen ikastaroko edukiak.

Formazioa 125 orduz osatua dago. Horietatik, 104 ordu aurrez aurreko saio teorikoak izango dira. Halaber, urte bukaeran eta bi hilero, bideoak aztertuz egin behar den lanerako beste 21 ordu erabiliko dira. Haurrekin ikastetxean bete beharreko orduak ez dira formazioaren barne sartzen.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute

Eskolak bariku arratsaldeetan (17:00-21:00) eta zapatu goizetan (09:00-14:00) izango dira, hilean behin, 2019ko irailetik 2020ko maiatzera arte. Ikastaroa Gernika-Lumoko Allende Salazar eskola publikoan emongo da, Zearreta kalea 6an. Jaitsi hemen ikastaroaren egutegia.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera ‘Gaztedi Busturialdea’ hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka edota Sukarrieta) erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 450 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Eskualdeko gainerako herrietan erroldatutako gazteek edo Busturialdetik kanpo erroldatutakoek, ordea, 700 euro ordaindu beharko dituzte, beti ere plaza libreak geratuz gero. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko. Horrela, lehentasuna izango dute arestian aipatu udalerrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek. Lehentasuna adierazteko, errolda ziurtagiria aurkeztu behar izango dute.

Izena emateko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Horretarako, ezinbestekoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Plaza kopurua mugatua da (15 leku daude). Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Bidalketa data hartuko da kontuan plazak esleitzerako orduan. Lehentasuna izango dute Magisteritzako, Psikologiako edota Lehen Hezkuntzako Goi Mailako ikasketak bukatuta dutenek.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

Busturialdeko 14-17 urteko gazteentzat Lisboara bidaia abenduaren 6tik 9ra

2018/6/21 gaztedi

Microsoft Dynamics-en Espezializazioa. Goi Mailako ikastaroa

2018/6/12 gaztedi

Gaur egun, Microsoft Dynamics irtenbideetan eta negozio prozedura metodologian ezagutza orokorra duten diziplina anitzeko profesionalen falta handia dago. Hori dela eta, Gaztedi Busturialdeatik Microsoft Dynamics NAV (Navision) ikastaroa antolatu da 2018ko irailaren 17tik urriaren 26ra arte, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barne.

Espezializazio ikastaro honen helburua Microsoft Dynamics ERPko negozio-aholkulariak prestatzea da, antolaketan, prozesuetan eta Microsoft Dynamicsen ezagutza eta praktikarik onenak eskainiz; baita MS Dynamics Sure Step egitasmoen ezarpen metodologiaren praktikarik onenak eta ezagutza zehatzak ere, MS Dynamics produktu-lerrora bideratuta.

Espezializazio ikastaro hau negozio-aholkularitzan, enpresa-prozesuetan eta ezarpenaren munduan sartu nahi duten profesionalentzat da, Microsoft Dynamics ERP edo CRMn negozio-aholkulari moduan espezializatzeko.

Ikastaroa egin ahal izateko beharrezkoa da Goi-Mailako Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko (Lizentziatura edo Gradua) ikasketak izatea, bai zientzia eta bai gizarte arloko ikasketak aintzat hartuko dira. Gainera, B2 ingelez maila izatea ere beharrezkoa da.

Honako hau izango da espezializazio ikastaroaren gai-zerrenda generikoa:

1. Enpresa-prozedurak.
2. Finantza-kudeaketa.
3. Marketin-kudeaketa.
4. Merkataritza-kudeaketa.
5. Zerbitzu-kudeaketa (SAT).
6. MS Dynamics Sure Step.
7. Ikastaro amaiera.

Honako hauek dira ikasleentzako lan irtenbideak:

  • Partners Dynamicsen negozio-aholkularia, lerroko edozein produktutarako.
  • Partners Dynamicsen aholkulari funtzionala, lerroko edozein produktutarako.
  • Beste irtenbide batzuetako Partner-etan negozio-aholkularia edo funtzionala (erabiltzen dituzten tresnetan trebatuta).
  • Azken bezeroetan ERP-aren administratzaile.
  • Lerroko produktuetariko edozeinetan Dynamics irakaslea CLPSn (Microsoftek baimendutako prestakuntza zentroak).

Merkatuan dauden mota honetako irtenbideen ezarpenen bolumena ikusteko, esan dezakegu 2012an mundu mailan CRMren 11.400 bezero baino gehiago zeudela, 400.000 erabiltzaile ingururekin, 2013an 15.500 CRM bezero baino gehiago, 750.000 erabiltzailerekin eta horietatik 280 bezero Espainiakoak dira, 6.000 erabiltzaile ingururekin.

ERP NAVi dagokionez, 57.000 bezero inguru daude eta horietatik 6.000 Espainiakoak dira. Guztira produktu honetan ziurtatutako 2.700 TIC enpresa daude.

Ikastaroak %15eko kontratazio konpromisoa du. 225 orduko iraupena du eta 6 astetan zehar gauzatuko da, irailaren 17tik urriaren 26ra arte

Izena emateko epea uztailaren 20ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 550 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 800 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, %15eko gutxieneko kontratazio konpromisoa baitago.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Ikasleek honako gutxieneko ezaugarriak dituen ordenagailu eramangarria eraman beharko dute klaseetara:

  • Hardware osagarria Gomendatua.
  • Prozesadorea Nukleo bikoitza duen prozesadore duala 2,8 GHZ (x64) edo handiagokoa.
  • RAM Gutxienez 6 GB, gomendatua 8 Gb.
  • Disko gogorrean lekua + 80 Gb.
  • Pantaila 15″ edo gehiago.
  • Bereizmena 1280 x 800 edo gehiago.
  • Konexioak USB 2 ataka 1 edo handiagoa.
  • Ethernet ataka 1.
  • Sistema eragilea MS Windows 7 64 bit

Ikastaroari buruzko informazio osoa hemen.

Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens)

2017/11/28 gaztedi

Otsailetik eta martxora arte, 210 orduko Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens) ikastaroa emango da Arratzuko Madariene Baserrian, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan.

Ikastaroa tituludun gazteei zuzenduta dago, hain justu, Goi-Mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa edota Goi-Mailako Lanbide Heziketa ikasi edo bukatzear dauden gazteei zuzenduta dago, ingeniaritza mekanikoan ezagutza aurreratuagoak hartu nahi dituzten gazteei, hain zuzen ere. Beti ere, gutxieneko ingelez maila bat izan beharko dute eta hautaketa prozesuan egingo den elkarrizketan baloratuko da puntu hau.

Ikastaroak %30eko kontratazio konpromisoa du. 210 orduko iraupena du eta 6 astetan zehar gauzatuko da, otsailaren 12tik martxoaren 23ra arte

Izena emateko epea otsailaren 2ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 550 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 800 euro ordaindu beharko dituzte.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, %30eko kontratazio konpromisoa baitago.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Ikusi edota jaitsi hemen ikastaroari buruzko informazio osoa (eduki orokorrak eta zehatzak, ebaluatzeko era, matrikularen prezioa…).

Lan bilaketa prozesurako pilula (pildora) formatiboak: langabezian edo lan bilaketa prozesuan murgiltzear dauden gazteei zuzenduta

2017/10/26 gaztedi

Azaroan eta abenduan, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan, bost pilula formatibo edo formakuntza saio labur garatuko dira Bermeon eta Gernika-Lumon, lan bilaketa prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden Busturialdeko gazte langabeei zuzenduta. Formakuntza saio txiki hauek lana eta ekintzailetasuna sustatuko dute eduki eta jarduera ezberdinak landuz, bost tailer ezberdinen bidez gazteak beharrezko gaitasunetan trebatuz.

Tailer hauen helburuak, besteak beste, gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta hauetan trebatzea dira. Horretarako, talde-lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzen duten jarduera ezberdinak garatuko dira.

Helburu guzti horiek lortzeko eduki hauek landuko dira:

1. SAIOA: LAN MUNDUA / LAN MERKATUA (Azaroaren 14an, Gernikan)

  • Autoezagutza – introspekzioa
  • Lan merkatuaren tendentzia: DAFO
  • Enpresak aztertzen: zer bilatzen dute?
  • Langabeziak sortzen dituen beldurrak / gatazkak. Testuinguruaren eragina
  • Lana bilatzeko proiektua / plana. Aktibazioa

2. SAIOA: LANA BILATZEKO GAITASUNAK: (MOTIBAZIOA/AKTIBAZIOA) (Azaroaren 16an, Gernikan)

  • Jarrera aktiboa
  • Motibazioa
  • Sormena
  • Lidergoa
  • Ekintzailetasuna
  • Komunikazioa
  • Gatazken ebazpena
  • Etengabeko hobekuntza

3. SAIOA: LANA BILATZEKO TEKNIKAK ETA BALIABIDEAK (Azaroaren 21ean, Bermeon)

  • Norbere hautagaitza (autocandidaturas)
  • Sare sozialak lana bilatzeko (LinkedIn)
  • Beste baliabide batzuk: Infojobs, Lanbide, SEPE, ETT, lan azokak, garapen agentziak…

4. SAIOA: CURRICULUMA SORTZEKO GAKOAK (Abenduaren 13an, Bermeon)

  • Curriculumaren mitoak
  • Curriculumaren gakoak: antolaketa, edukiak…
  • Ekidin beharreko puntuak
  • Curriculum motak
  • Aurkezpen gutuna
  • Jarduera praktikoa: curriculuma sortzen

5. SAIOA: HAUTAKETA PROZESUA NOLA GAINDITU (Abenduaren 14an, Gernikan)

  • Elkarrizketa
    • Telefono deia
    • Elkarrizketa motak
    • Nola prestatu elkarrizketa?
    • Faseak
    • Gomendioak
    • Entrenamendua role-playing bidez
  • Proba profesionalak eta talde dinamikak
    • Motak
    • Gomendioak
    • Adibideak

Tailer edo formakuntza saio horiek doan dira eta izen-ematea zabalik dago. Horretarako, beharrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 15 leku bakarrik daude tailer bakoitzeko. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Formakuntza hauen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak bideratuko dituena.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Non aurkitu gure bulegoak?