
Joan zen apirilaren 18an, DBHko 4. maila eta Batxilergoa ikasten ari diren seme-alabak dituzten Busturialdeko familiei zuzendutako ikasketa- eta lanbide-orientazioko jardunaldia burutu zen Bermeoko Artza frontoian, seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzeko prozesuari buruzko informazio praktikoa emateko.
Jardunaldiaren helburua, ikasleen etorkizun akademiko eta profesionalean laguntzea izan da. Hain zuzen ere, prestakuntza-programek eskaintzen dituzten lan-irtenbideetan orientatzea. Horrela bada, eskualdeko familiei euren seme-alabei laguntzeko elementuak eskaini zaizkien, hain zuzen:
✅ Prestakuntza‑eskaintzaren aurkezpena.
✅ Orientazio praktikoa.
✅ Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa (erdi eta goi maila).
✅ Irteera profesionalak.




















