Prestakuntza
Lanerako prestakuntza eskaintza

Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa: I. maila (A1-A2)

  • 2019ko maiatzaren 6tik ekainaren 14ra
  • Gernika-Lumon (Urremendin), Merkatu Plazan
  • 09:30etik 13:30era, astelehenetik barikura
  • 140 ordu (20 ordu presentzial + 20 ez presentzial)

OHARRA: Matrikula epea zabalik 2019ko apirilaren 29ra arte

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, Zeinu Hizkuntza hasiera mailako (A1-A2) ikastaro trinkoa antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Aipatu prestakuntza maiatzaren 6tik ekainaren 14ra arte emango da, goizeko ordutegian (09:30-13:30), Gernika-Lumoko Urremendi Landa Garapen Elkartearen egoitzan, Merkatu Plazan.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

Izena eman

Oharra: Kurtso hau ordainpekoa da.
Non aurkitu gure bulegoak?