Produktuak

Zeinu Hizkuntza: III. Maila (B2)

300,00-tik 350,00-ra

Busturialdeko Gazteria zerbitzuek, goi mailako (B2) Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Prestakuntza hori urtarrilaren 20tik martxoaren 4ra arte emango da (otsailaren 21etik 28ra ez da klaserik egongo), goizeko ordutegian, 9:00etatik 13:30era (martxoaren 2tik 4ra 13:00ak arte), Gernika-Lumon. Hala ere, B2 mailako ikastaro hori hasi baino astebete lehenago, urtarrilaren 13tik 17ra, aurreko mailen (A1, A2 eta B1) errepasoa egiteko astebeteko ikastaro bat emango da. Ikastaro horrek 20 orduko iraupena izango du, goizeko ordutegian emango da (09: 00etatik 13: 00era) eta DOAN IZANGO DA B2 mailako ikastaroa egin nahi dutenentzat.

Garbitu
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena

OHARRA: Matrikula epea 2020ko urtarrilaren 7ra arte zabalik

Busturialdeko Gazteria zerbitzuek, goi mailako (B2) Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Aipatu prestakuntza urtarrilaren 20tik martxoaren 4ra arte emango da (otsailaren 21etik 28ra ez da klaserik egongo), goizeko ordutegian, 9:00etatik 13:30era (martxoaren 2tik 4ra 13:00ak arte), Gernika-Lumon. Ikusi hemen ikastaroaren egutegia. Hala ere, B2 mailako ikastaro hori hasi baino astebete lehenago, urtarrilaren 13tik 17ra, aurreko mailen (A1, A2 eta B1) errepasoa egiteko astebeteko ikastaro bat emango da. Ikastaro horrek 20 orduko iraupena izango du; goizeko ordutegian emango da (09: 00etatik 13: 00era) eta DOAN IZANGO DA B2 mailako ikastaroa egin nahi dutenentzat. Ikusi hemen ikastaroaren egutegia.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute

Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (B2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.

Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 300 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 350 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastarora joatea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2020ko urtarrilaren 8tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Informazio gehigarria

Adina
Non aurkitu gure bulegoak?