Deskribapena
OHARRA: Matrikula zabalik 2021eko maiatzaren 9ra arte
Busturialdeko gazteria zerbitzuek, hastapen mailako Zeinu Hizkuntza Espainiarraren (ZHE) online ikastaro barria antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne. Ikastaroa aldez aurreko ezagutzarik gabeko ikasleei zuzenduta dago, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (MCERL) A1 mailari dagokio, eta hizkuntza-gaitasunaren diploma/ziurtagiri bidez egiaztatuko da.
Ikastaroa maiatzaren 13tik ekainaren 30era arte emango da, ordutegirik gabe, ikasleen disponibilitatera egokitua.
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa eta eguneratze-ikastaro bezala homologatuta dago Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Gainera, Estatu mailan ere balio du, Euskal Gorrak Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioko (EPGK) Espainiako Zeinu Hizkuntzen Irakaskuntzen Estatuko Sarearen barruan baitago. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.
Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du eta 15 ikaslek parte hartu ahal izango dute, gehienez. Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.
Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute
Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (A1-A2) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.
Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 350 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.
35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 400 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.
Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.
Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.
Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.
OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.
MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera honek eragindakoa hartuko da:
1. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.
2021eko maiatzaren 10etik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.