Produktuak

Lan Arriskuen Prebentzioa (PRL): Oinarrizko prestakuntza (Eraikuntza-Metala)

130,00220,00

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, laneko arriskuen prebentzioko (PRL) oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu dute eskualdeko gazte langabeentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Prestakuntza hau 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean emango da, hiru astez, Bermeoko Merkatu Plazan, Bermeoaldeko Behargintzaren ondoan, goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30era, hain justu. Euskal Herriko Eraikuntzako Lan Fundazioko (Fundación Laboral de la Construcción) irakasleek emango dute ikastaroa.

Garbitu
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena

OHARRA: Matrikula epea zabalik 2019ko maiatzaren 6ra arte

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, laneko arriskuen prebentzioko (PRL) oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu dute eskualdeko gazte langabeentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Prestakuntza hau 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean emango da, hiru astez, Bermeoko Merkatu Plazan, Bermeoaldeko Behargintzaren ondoan, goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30era, hain justu. Euskal Herriko Eraikuntzako Lan Fundazioko (Fundación Laboral de la Construcción) irakasleek emango dute ikastaroa.

 

Honako hauek dira ikastaroaren edukiak:

1. Segurtasuna eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak

1.1. Lana eta osasuna. Lan- arriskuak. Arrisku faktoreak.

1.2 Lanetik eratorritako kalteak. Lan istripuak eta lan gaixotasunak. Lanetik eratorritako beste patologia batzuk.

1.3. Oinarrizko araudia lan arriskuen prebentzioaren arloan. Oinarrizko eginkizun eta betebeharrak arlo honetan.

2. Arrisku orokorrak eta beraien prebentzioa

2.1. Segurtasun baldintzei loturiko arriskuak.

2.2. Lanaren ingurugiroari loturiko arriskuak.

2.3. Lan karga, nekea eta lan atsekabea.

2.4. Arriskuen kontrolerako oinarrizko sistemak. Taldeko babes neurriak eta banakako babes gaiak.

2.5. Emergentzia eta ebakuazio planak.

2.6. Langileen osasun kontrola.

3. Arrisku espezifikoak eta beraien prebentzioa eraikuntza arloan

3.1. Obrako fase ezberdinak eta beraien babesak (sareak, barandak, aldamioak, plataformak, eskailerak…)

3.2. Obraren ezartzea. Lokal higieniko sanitarioak, aldi baterako instalazioak, e.a.

 4. Arrisku prebentzioaren kudeaketarako oinarrizko elementuak

4.1. Lan osasun eta segurtasunarekin erlazionaturiko erakunde publikoak.

4.2. Lanaren prebentzio antolaketa: oinarrizko ohiturak.

4.3. Dokumentazioa: biltzea, lantzea eta artxibatzea.

4.4. Langileen ordezkaritza. Eskubide eta betebeharrak (Prebentzio delegatuak, osasun eta segurtasun komitea, aukeratutako langileak, etab)

5. Lehen sorospena

5.1. Prozedimendu orokorrak.

5.2. Jokaera plana.

 

Izena emateko epea maiatzaren 6ra arte edo plaza kopurua bete arte egongo dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea, bidaltzea eta ordainketa egitea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 25 plaza bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.

Horrela, Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitartekoek 130 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren, %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 65 euro itzuliko zaizkie. Baldintza horiek betetzen dituzten gazte langabeentzako ikastaroa doan izango da.

35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 220 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Informazio gehigarria

Adina

35 urtetik gorakoak eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoak, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18-35 urtekoak (langileak)

Non aurkitu gure bulegoak?