Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2022 urtean ere eskainiko diren sei formazio beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez.
Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei.
Bekek benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte.
Bekaren zenbateko garbia hilero 680 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da. Bekadunari, gainera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emango zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean.
Eskariak egiteko epea zabalik
'Gaztedi Busturialdea Bekak' programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.
Beken onuradunaren hautaketa prozesua Lanbidegaz batera egingo da enpresak eskatutako profila oinarri hartuta.
Lehen aldiz lan arloan esperientzia lortzea da Gaztedi Busturialdea beka hauen helburua, horrela, lan merkatuan errazago sartzea ahalbidetuko dietelarik. Halaber, parte hartzaileek tutoretza eta coaching-a ere izango dute beraien garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.
Praktikak enpresen egoitzetan egingo dira horretarako izendatutako tutorearen zuzendaritzapean eta ikuskapenarekin. Praktika epea amaitzean, bekadunek enpresaren egiaztagiri bat jasoko dute eta bertan trebakuntza edukiak eta praktikaren iraupena zehaztuta azalduko dira.
Gaztedi Busturialdea proiektuak, 2012. urtean abian jarri zena, honezkero eskualdeko 50 gazte baino gehiagori aukera eman die Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko.
Gaztedi Busturialdea beka bat eskuratzeko interesatuta dauden gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: