Formación
Oferta formativa para el empleo

Psicomotricidad Relacional: Igualdad de Género y Educación Emocional 2018/19

  • Del 14 de septiembre de 2018 al 15 de junio de 2019
  • Colegio Público Allende Salazar - Calle Zearreta 6 (Gernika)
  • Viernes (17:00-21:00) y sábados (09:00-14:00)
  • 125 horas + prácticas obligatorias

NOTA: El curso se impartirá en euskera

2018/2019 ikasturtean, Busturialdeko gazteei zuzendutako “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” formazioa antolatu dute eskualdeko Gazteria Zerbitzuek ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barruan. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta Kuttun Psikologia eta Osasun Emozional Zentroko arduradunak eskainiko du ikastaroa. 

Ikastaroan elkarregaz txertatzen diren hiru alor teorikoak landuko dira: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko badira ere, formakuntza teorikoan uneoro egongo dira elkarrekintzan. Jaitsi hemen ikastaroko edukiak.

Formazioa 125 orduz osatua dago. Horietatik, 104 ordu aurrez aurreko saio teorikoak izango dira. Halaber, urte bukaeran eta bi hilero, bideoak aztertuz egin behar den lanerako beste 21 ordu erabiliko dira. Haurrekin ikastetxean bete beharreko orduak (azaroan eta 2019ko apirilean) ez dira formazioaren barne sartzen.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute

Eskolak bariku arratsaldeetan (17:00-21:00) eta zapatu goizetan (09:00-14:00) izango dira, hilean behin, 2018ko irailetik 2019ko ekainera arte. Ikastaroa Gernika-Lumoko Allende Salazar eskola publikoan emongo da, Zearreta kalea 6an. Jaitsi hemen ikastaroaren egutegia.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera ‘Gaztedi Busturialdea’ hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan (Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka edota Sukarrieta) erroldatutako 35 urtetik beherako gazteek 450 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.

Eskualdeko gainerako herrietan erroldatutako gazteek edo Busturialdetik kanpo erroldatutakoek, ordea, 700 euro ordaindu beharko dituzte, beti ere plaza libreak geratuz gero. Horrela, lehentasuna izango dute arestian aipatu udalerrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek. Lehentasuna adierazteko, errolda ziurtagiria aurkeztu behar izango dute.

Izena emateko epea uztailaren 13ra arte egongo da zabalik. Horretarako, ezinbestekoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Plaza kopurua mugatua da (15 leku bakarrik daude). Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Bidalketa data hartuko da kontuan plazak esleitzerako orduan. Lehentasuna izango dute Magisteritzako, Psikologiako edota Lehen Hezkuntzako Goi Mailako ikasketak bukatuta dutenek.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

Inscripción

Acepto el aviso legal (ver)

Non aurkitu gure bulegoak?